Ane Breton Olaskoaga naiz,Izarpe Argazki Estudioaren atzeko pertsona.
Izarpe argazkia ulertzeko dudan modutik jaio da: azkarregi igarotzen diren une horiek betiko gordetzeko modu bat bezala. Lehen oroitzapenek, xehetasun txikiek eta gure historiaren parte diren pertsonek merezi dute denboraren poderioz berriro begiratu ahal izango ditugun irudietan geratzea.
Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi eta argazkigintzan eta edizioan trebatzen jarraitu ondoren, proiektu hau sortzea erabaki nuen, espazio propio, zaindu eta pertsonal bat eskaintzeko.